Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako matrikulazio epea irailaren 3an zabalduko dute

2012/08/29

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak ikasturte berrirako hainbat ikasgai eta ikastaro antolatu ditu. Irailaren 17an hasiko da ikasturte berria.

Zumaiko musika eta dantza eskolak datorren irailaren 17an hasiera emango dion 2012-2013 ikasturtean izena emateko epea irailaren 3an, astelehenean, zabaldu du. Ikasturte berrirako hainbat ikasgai eta ikastaro antolatu ditu: dantzak, musika tailerra, musika mintzaira, kantu korala, musikoterapia, informatika musikala, harmonia eta helduentzako musika mintzaira. Eta horrez gain, hamaika instrumentu jotzen ikasteko aukera ere eskainiko du: tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, oboea, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, eskusoinua, gitarra, baxu elektrikoa, pianoa, perkusioa, bateria, trikitixa, panderoa, txistua…

Antolatutako ikastaroetan izena eman nahi duzuenok Ubillos Jauregira bertaratu behar duzue irailaren 3tik 12ra, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 19:00era. Informazio gehiagorako deitu 943 86 11 83 telefonora, idatzi mueszu@hotmail.com-era edota Ubillos Jauregira bertaratu, aipatutako ordutegian.