Zumaiako musika eta dantza eskolan matrikulatzeko epea gaur (osteguna) zortzi zabalduko da

2011/08/25

2011-2012 ikasturtean izena eman nahi duenak irailaren 1etik 8ra bitartean egin beharko du. Izena emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:00etara, Ubillos Jauregian.

Honakoa da Zumaiako musika eta dantza eskolak 2011-2012 ikasturterako egiten duen eskaintza:

Eskainiko diren ikasgaiak: Dantzak, Musika Tailerra, Musika Mintzaira, Musikoterapia, Informatika Musikala, Harmonia eta Helduentzako Musika MIntzaira.

Eskainiko diren instrumentuak: Ahots Teknika, Tronpa, Tronboia, Bonbardinoa, Tuba, Trompeta, Oboea, Biolina, Zeharkako flauta, Klarinetea, Saxofoia, Eskusoinua, Gitarra, Baju elektrikoa, Pianoa, Perkusioa, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistua.

2011-12 ikasturtean zehar 2.instrumentu bezala oboea, txistua, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta eta perkusioa aukeratu ezkero Musika Patronatuak babestuko du.

Eskeiniko diren ikasgaiak:

1. lauhilabetean:

Informatika Musikala

Antzerkia

Kantu modernoa

2. lauhilabetean:

Dantzak (flamenkoa edo afrikarra)

Musika mintzaira

Txalaparta

Matrikulazio bereziak egongo dira ikastaroetarako, informazioa prentsan agertukoa da.         

Informazio gehiago nahi izanez gerturatu irailaren 1etik 8ra bitartean Ubillos Jauregira, deitu 943 86 11 83 telefonora edo eta idatzi mueszu@hotmail.com helbidera.