Zumaiako Musika Jaialdia 2016 abian da!

2016/07/29

Uztailaren 31ean hasi eta abuztuaren 15era arte herriko txoko ezberdinak musikaz beteko dira.

Jada abuztuan sartzear gaudela, Zumaiako Musika Jaialdiaren lehen doinuak entzun ditzakegu. Bai, iritsi da. Hemen dugu berriro ere, udaro bezala, Zumaiako Musika jaialdia. 32. edizioa ospatuko dugu aurten eta Udaleko Kultura Sailetik, urtero bezala, irrikaz eta maitasunez antolatu dugu aurtengo egitaraua, 2016ko jaialdia ere, arrakastatsua eta ezin hobea izan dadin.

Ohikoa den bezala, jaialdiak musika klasikoa izango du ardatz eta oinarri eta honen baitan, emanaldi egitarau zabala antolatudugu zuok guztiontzat, non, jazz doinuak, euskal musika, dantza saioak etab. ere izango dituzuen aukeran. Dudarik gabe, musikaz, doinu leun eta atseginez eta giro epel eta alai honetaz gozatzeko aukera paregabea da jaialdi honek eskaintzen diguna eta Udaletik, aukera hau gozatu eta aprobetxatzeko gonbita luzatu nahi dizuegu, haur gazte zein helduei, herritar zein bisitariei. Egitarau hau ilusioz eta esfortzuz beteriko lanaren emaitza da eta lerro hauen bitartez, emanaldien antolakuntzan lagundu diguten musika aholkulariei modu berezian eskertu nahi genieke egindako esfortzua. Antolatzaile guztiok, aurtengo programa, zuen gustukoa izatea espero dugu.

Besterik gabe, has dadila jaialdia eta goza dezagun uda giroaz eta musikaz! 

2016.7.31-8.15 Musika Jaialdia