Zumaiako ondarea indartu eta ezagutarazteko plakak jarri ditu Udalak
Guztira 8 plaka jarri ditu herriko eraikin eta leku esanguratsuenetan eta horiek helburu dute Zumaiako ondarea eta nortasuna indartu eta ezagutaraztea. Aipatutako plakek eraikin eta leku bakoitzaren historia eta ibilbidearen inguruko informazioa jasotzen dute.
Udalak herriko ondare kulturala indartu eta ezagutarazteko bideari jarraiki, Zumaiako historia eta nortasuna islatzeko informazio plakak jarri berri ditu herriko eraikin eta leku esanguratsuenetan.
Ekimen horren helburua da, hain zuzen, Zumaiako ondare kultural hori indartu eta ezagutaraztea eta leku bakoitzaren berezitasun eta historiaren inguruko informazioa helaraztea, modu horretara, herritar zein kanpotarrek tokiko ondasun eta ondarea aintzat hartu eta baloratu dezaten eta bide batez, horiek zaintzearen garrantziaren inguruan kontzientzia har dezaten ere.
Guztira 8 plaka jarri ditu herriko leku eta eraikin ezberdinetan, zehazki: Ubillos jauregian, komentuan, udaletxean, Zumaia jauregian, Olazabal Idazkaria-Sanjuaniturrin, Alondegia kultur-etxean eta San Telmoko baselizan. Aipatu plakek leku eta eraikin horien inguruko informazio esanguratsuena 4 hizkuntzetan jasotzen dute (euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa). “Leku eta eraikin horiek guztiak interes eta balio historiko eta kultural handikoak dira, Zumaiaren nortasun eta ondarearen parte, hain zuzen, eta horregatik nahi izan dugu haien historia eta ibilbidea ezagutarazi”, adierazi dute Udaletik.
Amaitzeko, etorkizunera begira, herriko beste hainbat puntu indartuko dituen plaka gehiago jarriko dituela ere iragarri du Udalak.



