Zumaiako Plangintzarako Aholku Batzordea eratzeko lehen bilera, bihar
19:00etatik aurrera egingo da bilera udaletxeko pleno aretoan.
Zumaiako Udalak Zumaiako Plangintzako Aholku Batzordea eratzeko asmoa du, 2008ko apirilaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Arautegian eskatu bezala. Aholku Batzorde hori osatzeko lehen bilera, bihar, apirilak 6, izango da 19:00etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan.
Aipatutako Kontseiluaren helburua da, udal-erakundeari laguntzea, hirigintza-antolamendurako tresna nagusiak formulatzen eta onartzen. Kontuan izanik Kontseiluaren osaketak zabala izan behar duela, udal eremuetan diharduten alderdi politiko, zein talde eta elkarteen ordezkaritzarekin, parte hartu nahi izanez gero, egingo den lehen bilerara etortzeko gonbidatu nahi zaitu Udalak.
Ondoren, aurkezten diren eskaerak aztertutakoan, Alkatetzaren Ebazpen bidez, kideen izendapena eta Kontseiluaren eraketa bilerarako deia egingo da. Bertan, izendatuek kargua hartuko dute.



