Zumaiako portuan bainu eremua balizatu egin du Udalak

2020/07/21

Portuan bainatzean eman diren arrisku egoeraz kezkaturik, Zumaiako Udalak portuko bainu eremua balizatu egin du eta segurtasun neurriak gogorarazi nahi dizkie herritarrei.

- Portuko bainua soilik balizatutako eremuan egin daiteke bakarrik eta beraz ezingo da ibaia zeharkatu, txalupekin gurutzatzeko arriskua handia delako.

- Portu eremuan itsas gora dagoenean soilik bainatu daiteke. Astean zehar itsasgora denean, sorosleak izango dira bainu eremuak ikuskatzen.

- Pantalanetan ezin da bainatu, soilik txalupentzako dira eta.

- Zubietatik salto egitea debekatuta dago.

- Talaipe- kresala eremuan ezin da bainatu.

- Gainera, Eusko Jaurlaritzako Portu Sailak zaintzaile bat jarri du portu eremuaren erabilpena ikuskatzeko.