Sanpedroetan haurrentzako doako tailerra Algorrin
Hilero Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen ditu herritarrentzat. Datorren ekainaren 30ean, igandean, Zumaiako San Pedro festak direla eta, haurrei zuzendutako doako tailerra antolatuko du. Tailerra zentroan bertan hasiko da goizeko 11:00etan eta eguerdiko 13:00tan amaituko da. Naturan dauden elementu bizigabeen inguruko hainbat froga eta jolas egingo dituzte haurrek. Ariketa horien helburua da naturan dauden elementu bizigabeak ezagutzea eta hauen garrantziaz jabetzea. Nahiz eta bizitzarik ez izan, elementuok gure eguneroko bizitzan eta inguruan zer nolako garrantzia duten jabetzeko helburua du. Irteera honetan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman daiteke Algorri Interpretazio Zentrora bertaratuz (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota algorri@zumaia.net helbidera idatziz. Anima zaitezte eta parte hartu!



