Zumaiako Udako agenda kulturala aurkeztu du Udalak: musika jaialdia eta ekitaldiak irailera arte
Zumaiako Udalak udarako agenda kulturala aurkeztu du, 36. musika jaialdia antolatzearekin batera. Segurtasun neurri guztiak beteko direla ziurtatu du Udalak eta horretarako neurri bereziak hartuko direla. Musika jaialdiaz gain, astebururo ekimenak egongo dira abuztuan eta irailean ere.
Urte zaila izaten ari dela jakinik, Zumaiako Udalak esfortzu berezia egin du egitarau kulturala mantentzeko, Zumaiako herritarrei kulturaz gozatzeko aukera eman nahi zaie eta kultur arloko profesionalei laguntza eman, une berezi honetan.
Izan ere, aurtengo jai eta ospakizun guztiak bertan behera geratu izana ez da xamurra izan inorentzat eta zentzu horretan egitarau kulturala mantentzeak berebiziko garrantzia hartu du Udalarentzat.
Musika jaialdia abuztuaren 30ean hasi eta abuztuaren 9an amaituko da OREKA TX-ren kontzertuarekin. Segurtasun neurriak direla eta hainbat kontzertu lekuz aldatu behar izan dira eta aforoak kontrolatu.
Udal ordezkariek eskerrak eman dizkiete herriko bandei eta musikariei, eta baita Donostiako Musika Hamabostaldiari ere, bi kontzertu elkarlanean antolatu baitira. Azpimarratzeko ekitaldien artean izango genuke Herriko Bandaren lehen eguneko kontzertua, zineman oinarritutako errepertorio interesgarri batekin. Sapere Aude sinfoniak ere Espainiako Estatuan lehen aldiz interpretatuko den lan batekin gonbidatu ditu zaleak.
Sarrerak gonbidapen bidez lortu ahal izango dira, baina oraindik xehetasunak falta dira. Datozen egunotan iragarriko dira nondik norakoak.
Beste alde batetik, abuztuan zehar izan ohi ziren asteburuetako jarduera kulturalak iraila bukaera arte mantenduko ditu Udalak: azokak, antzerkiak, emanaldiak... Honela, Zumaiak izan ohi duen bizitasunari ekarpen egin nahi dio Udalak aipatutako egoera zail honetan.
Egitaraua
Uztailak 30
7:30 tik, 12:00 XLV kabra eta dontzeilen herriko arrantza lehiaketa
13:00 Klarinete Maratoiko laukote irabazlea
19:30 Santiago Etxean ZUMB Musika banda
Uztailak 31
20:00 Parrokian San Pedro abesbatza
Abuztuak 1
19:30 Odietan A Santo De Qué
Abuztuak 2
15:00 – 18:00 ARRAIN TXIKIEN XLV. arrantza lehiaketa
19:30 Zumaiena aretoan Sapere Aude Sinfonietta
Abuztuak 3
20:30 Parrokian
Donostiako Hamabostaldiko organo zikloa: Mari Karmen Azpeitia eta Garikoitz Mendizabal, organoa eta txistua.
Abuztuak 6
20:30 Parrokian
Donostiako Musika Hamabostaldia: Conductus Ensemble
Abuztuak 8
10:00etan Beheko plaza Artisau eta elikagai azoka
19:30 Odietan Musikaldian dantza:
Lasalaren FIGTH eta Myriam Perez Cazabonen NIRE AZALEAN ARROTZ
Abuztuak 9
19:30 Herri Eskolako frontoian
OREKA TX
Abuzt 14
19:30 Herri Eskolako frontoian bertsoak: Nerea Ibarzabal, Eli Pagola, Beñat Lizaso eta Agin Laburu. Gai-jartzailea Ane Ezenarro.
Abuztuak 15
19:00 Odietan kale antzerkia: Cabaret Panoli, Ganso
Abuztuak 22
19:00 Herri Eskolako frontoian kontzertua: Anari
Abuztuak 29
18:00-22:00 Herri Eskolako frontoian DARDARA FEST
Abuztuak 30
18:00 Herri eskola frontoian antzerkia: CIRCO CHOSKO Indartsuak
Irailak 5
Oxforden erakusketa irekiera: Zuloaga eta Zumaia
Irailak 11
20:00 Aita Marin bertsoak eta dantza
ERRIMAK BI OINETAN (Maiatza Dantzanetik atzeratuta)
Irailak 25
Aita Marin Zumaiako Emakumeon Etxeak antolatuta Edurne Pasabanekin saioa
Irailak 26
20:30 Parrokian Organo kontzertua, Flysch zikloa: Soprano, tronpeta eta organoa Nuria Orbea, Vicente Olmos eta Ainhoa Barredo