Zumaiako udal baratzeak erabiltzeko eskaera egiteko epea zabalik da
Keretxudi baratze parkean hutsik dauden partzelak esleitzeko prozedura jarri du martxan Udalak. Apirilaren 1a baino lehen egin beharko da partzelak erabiltzeko eskaera, udaletxean bertan edo telematikoki.
Keretxudi udal baratze parkean hutsik dauden partzelak esleitzeko prozedura jarri du martxan Zumaiako Udalak. Horiek erabiltzeko interesdunek eskaera orria bete, eta udaletxean bertan edo egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dute, apirilaren 1a baino lehen.
Lursailaren aprobetxamendua eta/edo erabilera urtebeteko epearekin emango da; epe hori gehienez 4 urte arte luzatu daiteke. Erabiltzaile bakoitzak 10,15 euroko tasa ordaindu beharko du hilabetero, eta 101,50 euroko fidantza jarri beharko du (udal-eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko ezartzen da fidantza, eta lagatzeko epea agortzen denean itzuliko da). Interes taldekoak edozein ordainketa egitetik eta fidantza aurkezteko egin beharrez salbuetsita egongo dira.
Nola egin eskaera?
Eskaera-orria behar bezala beteta aurkeztuko da, telematikoki edo Zumaiako udaletxean (Foruen plaza,1), apirilaren 1a bitartean.
Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi behar zaizkio:
- NANa edo horren ordezko den beste agiri legalen baten fotokopia.
- Bizikidetza Unitateko kide guztien diru sarreren egiaztagiriak: errenta aitorpena, edo baliokidea.
- Interes talderen batekoa diren herritarren kasuan, kolektibo horretako izateko bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentazioa ere aurkeztu beharko da, hala nola: langabezian egotearen edo DBE jasotzearen egiaztagiria; aniztasun funtzionalaren egiaztagiria; edota, elkarbizitza-ziurtagiria eta epaitegiko sententzia.



