Zumaiako Udal Gobernua ere aire garbia arnastearen alde

2012/06/13

Datorren igandean, hilak 17, 12:00etan Donostiako Sagües auzoan egingo den mosaiko erraldoian parte hartzera animatu nahi ditu Udal Gobernuak herritarrak. Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatu du ekimena ‘Aire garbiak bira nazan’ lelopean, errauskailuaren kontra eta Zero Zabor politiken aldeko ekimena izango da. Zumaiako Udalak martxoaren 22an onartutako mozioan adierazi zuen bezala, Zero Zabor politikak bere egiten ditu, eta hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzeko apustua egiten du, eta herritarrei ere horixe bera eskatzen die.