Zumaiako Udalak 100 sarrera banatuko ditu Lucia Lacarra sarituko duten ekitaldira joateko

2009/04/22

Maiatzaren 2an (larunbata), Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak, Itziar Mendizabal eta Gene Yurrerekin batera, 2009ko Dantza Saria jasoko du Donostiako Antzoki Zaharrean eguerdiko hamabietan ospatuko den ekitaldian.

Lacarrari ibilbide artistikoarengatik emango diote saria, Itziar Mendizabali, berriz, errebelazio saria, eta Gene Yurre hilondoko omenaldi gisa sarituko dute.

Zumaiar artistarekin bat egiteko, Zumaiako Udalak 100 sarrera banatuko ditu doan Foronda Kultur Etxera gerturatzen diren guztientzat apirilaren 16 eta 17an arratsaldeko zazpietatik zortzietara bitartean. Gehienez bi sarrera emango dira pertsonako eta agortu arte banatuko dira.