Zumaiako Udalak Angeluko emakumearen heriotza hilketa matxista gisa salatzera deitzen ditu herritarrak
Hilketa salatu eta hildako emakumearen familiari eta gertukoei babesa adierazi nahi die Udalak. Horrekin batera, dei egiten die zumaiarrei bihar, astelehena, 19:00etan Saregile plazan egingo den protestan parte hartzera.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Angelun bortxaketa bat salatu ondoren bere buruaz beste egin duen emakumearen heriotza, eta elkartasun osoa adierazi nahi die haren senideei eta gertukoei.
Urte honetan indarkeria sexistaren ondorioz eraildako seigarren emakumea da Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die, bihar, astelehena, urriak 19, 20:00etan Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.




