Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak
Azken erailketa sexista salatzearekin batera, hildakoaren familia eta gertukoei babesa adierazi nahi die Zumaiako Udalak. Horrekin batera dei egiten die zumaiarrei gaur (astelehena) Saregile plazan egingo den protestan parte hartzera.
Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Pasaian gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.
Urte honetan, zazpi dira indarkeria sexistaren ondorioz eraildako emakumeak Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.
Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die abenduaren 2an, astelehena, 19:00etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Albiste erlazionatuak
Indarkeria matxista
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako Udalak erabateko gaitzespena adierazi nahi du santelmoetan gertatutako eraso matxisten aurka, eta bat egiten du gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzearekin 2023/04/25