ZUMAIAKO UDALAK BAT EGIN DU LGTB NAZIOARTEKO HARROTASUN EGUNAREN OSPAKIZUNAREKIN
Gaur ospatzen da Nazioarteko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen harrotasunaren Eguna (LGTB) eta horren harira, Zumaiako Udalak bere errespetu zein babesa adierazi nahi izan dio kolektibo horri.
Horretarako, ortzadar koloredun bandera bana jarri du bata Alondegian eta bestea Udalean bertan. Horrez gain, Sanpedroen egitarauaren baitan, gaueko 22:00etan, disko-festa berezia antolatu du Kofradian aipatutako eguna ospatzeko.



