Udalak bat egiten du Amaia Azkueren hilketa salatzeko kontzentrazioarekin

2011/03/18

Zumaiako Emakume taldeak deituta, 20:00etan Magnoliopean egingo da elkarretaratzea.

 

Herenegun, Azpeitiko Ibai-Eder urtegian hilda agertu zen Amaia Azkueren hilketa salatzeko, gaurko, hilak 18, elkarretaratzea deitua du Zumaiako Emakume Taldeak. Zumaiako Udalak gertaturikoa salatzeaz gain bat egiten du gaurko kontzentrazioarekin, eta herritarrei ere dei egiten die horrelako hilketen aurrean deitu dauden kontzentrazioetan parte hartzeko.