Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak azken erailketa matxistak salatzeko deituko elkarretaratzearekin

2019/06/27

Azken bi asteotan bi emakume erail ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian. Ohar honen bidez, Zumaiako Udalak indarkeria matxistaren adierazpen ororen aurkako jarrera irmoa adierazi nahi du. Eta era berean, bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak erailketak salatzeko egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die gaur, ekainak 27, 20:00etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.