Zumaiako Udalak bat egiten du Rosario Romanen hilketa salatzeko kontzentrazioarekin
Kontzertrazioa, bihar hilak 5, 20:00etan Magnoliopean izango da.
Asteburuan bere bikotekideak Hernanin hil duen Rosario Romanen hilketa salatzeko kontzertrazioa deitu du Zumaiako Emakume taldeak, eta Zumaiako Udalak bat egiten du deialdi horrekin. Udalak bat egiteaz gain, herritarrei dei egiten die kontzentrazioan parte hartu eta emakumeen aurkako indarkeria kasuak salatzeko.
Hilketa
Rosario Roman atzo hil zuen bere bikotekide ohiak Hernanin, labankadaz, kalean. Roman hiltzeaz gain, gainera, alaba zauritu zuen, eta ospitalean da.



