Parisko atentatuak: Zumaiako Udalak bete-betean gaitzesten ditu, eta, gaur, astelehena, 12:00etan kontzentrazioa egingo du udaletxe aurrean

2015/11/16

Zumaiako Udalak euskal gizartearen aldarriarekin bat egin nahi du, eta lehendakariaren deiari eutsita, gaur, astelehena, azaroak 16, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean egingo den bost minutuko gaitzespen kontzentrazio isilean parte hartzeko deia egiten die zumaiar guztiei.

Zumaiako Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu ostiralean Parisen gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna, eta bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista.

Une latz honetan, Zumaiako herriak besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkio Parisko hiriari eta Frantziako herri osoari.