Zumaiako Udalak bi peoi kontratatuko ditu Lanbideren bidez

2012/06/22

Zumaiako Udalak bi hilabetez, uztailean eta abuztuan, lan egiteko bi peoi kontratatuko ditu. Oraingo honetan, herriko langabetuek lehentasuna izan dezaten, Lanbide Euskal enplegu zerbitzuaren bidez kontratatuko dira bi langile horiek. Asteartean, hilaren 19an, egindako Pertsonaleko batzordeko kideek araua alde batera utzi eta herritarren enplegua sustatzeko hartu zuten neurri hori, zumaiarrek lehentasuna izango baitute. Lan-eskaintza honetan interesa duen orok, astelehenetik asteazkenera bitartean (hilaren 25etik 27ra bitartean) Lanbideko bulegoetara joan beharko du. Lanbideko web orrian ere astelehenean aurrera izango da eskaintza honen berri.