Zumaiako Udalak Bilbon izandako emakumearen hilketa gaitzesten du

2011/08/24

Berdintasun Sailak gogorarazi nahi du emakumeen aurkako indarkeria dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena, eta gisa horretako gertaerak gaitzestera deitu ditu herritarrak.

Zumaiako udalak herenegun Bilbon izandako emakumearen hilketa gaitzesten du, eta zumaiarrak eta orohar, gizarte osoa, gisa horretako indarkeria kasuen aurrean sentitzen duten gaitzespena adieraztera deitzen ditu. Berdintasun Sailaren iritziz, indarkeria mota hau emakumeei zuzendutako mehatxu tresna bat da, egunean indarrean dauden genero arauak aldatu ez ditzaten presio egiteko mehatxua. Zentzu horretan, gizarte guztiak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokan duen erantzukizuna nabarmendu nahi du Zumaiako Udalak, eta borroka horretan tinko aritzeko eskatzen die herritarrei.