Zumaiako Udalak Elena Irureta aktorea zoriontzen du lortu berri duen sariagatik

2021/01/17

Aktore onenaren Forqué Saria irabazi du Elena Irureta zumaiarrak.

Espainiako telebistako eta zinemako lan onenak saritzen dituzte Forqué Sarietan. Larunbat honetan egin dute sari-banaketa, eta telebistako emakumezko aktore onenarena jaso du Elena Irureta aktore zumaiarrak, Patria telesailan egindako lanarengatik.

Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eman nahi dizkio Iruretari lortu berri duen aitortzagatik eta bere ibilbide guztian zehar egin duen lan guztiagatik.

Zorionak Elena!