Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

2019/01/29

Federazioarekin elkarlana 2018an hasi zen eta hiru lerro lantzen dira 2018tik: Zumaiak aniztasun funtzionala duten pertsonei dagokienez duen egoeraren azterketa, sentsibilizazio jarduerak eta helduentzako entrenamendu funtzional zerbitzua. Kirol egokituko jardueretan, aniztasun funtzionala duen edonork parte hartu dezake horietan eta horretarako Gizarte Zerbitzuetan eman behar da izena: Branka, Aizkorri kalea 4, 943 86 22 00.

Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo. Hitzarmena atzo sinatu bazen ere, Federazioarekin elkarlana 2018an hasi zen. Udalak eta Federazioak hainbat bilera egin ondoren, hiru lerro lantzen hasi zen Federazioa Zumaian 2018an: Zumaiak aniztasun funtzionala duten pertsonei dagokienez duen egoeraren azterketa, sentsibilizazio jarduerak eta helduentzako entrenamendu funtzional zerbitzua.

Pertsonen ongizatea hobetzeko eta beren auto-estimua eta besteekin harremantzeko gaitasunak indartzeko, oinarrizkoa da, bakoitzak dagokion adinaren arabera, kirol eta aisia jarduerak partekatzeko aukera izatea. Gainera, kirolak taldearekin gehiago identifikatzen laguntzen du eta laguntasuna eta integrazioa sustatzen ditu. Bestalde, kirol inklusiboak, partekatutako esperientziekin soilik ikasten diren bizikidetza balioak transmititzen ditu.

Pertsona orok eduki beharko luke bere gaitasunei egokitutako eta bere osasun integralari orientatutako kirol jarduera aurrera eramateko aukera bere gertuko inguruan eta helburu horrekin ari dira elkarlanean Zumaiako Udala eta Kirol Egokituen Federazioa. Zumaian lau programa daude dagoeneko martxan:

HOBESEGI

Menpekotasuna duten baliabide ekonomiko murritzeko pertsonentzako Hegalak kirol zentroan eskaintzen den banakako programa, diziplina anitzeko lantalde baten eskutik, erabiltzailearen egoera hobetzeko aukera ematen duena. Urte beteko iraupena.

ONGI SEGI

Udal kiroldegian eskaintzen den banakako programa, ezgaitasun egiaztagiria duten pertsonei zuzendua, hobetzeko aukerarekin.

SEGI

Udal kiroldegian eskaintzen den taldeko programa, ezgaitasun egiaztagiria duten pertsonei zuzendua, hobetzeko aukerarekin.

SARTU

Udal kiroldegian eskaintzen den taldeko programa, ezgaitasun egiaztagiria duten pertsonei zuzendua, integrazioarako eta hobetzeko aukerarekin.

Martxan dauden programa hauetan aniztasun funtzionala duen edonork parte hartu dezake eta horretarako Gizarte Zerbitzuetara jo behar da: Branka, Aizkorri kalea 4 - 943 86 22 00.