ZUMAIAKO UDALAK EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI DU
Laguntza hauek helburu dute euskararen erabilera herritarren artean sustatu eta bultzatzea. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak, bai aurrez aurrekoak edo autoikaskuntza eta internet bidez egindakoak.
Zumaiako Udaleko Euskara Sailetik jakinarazi dute uztailaren batean irekiko dela euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko lehengo epea. Laguntza horien bitartez, herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatzea nahi du Udlaak, euskara izan dadin hizkuntza nagusiena esparru guztietan.
Horiek horrela, diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta barnetegietakoak, bai aurrez aurrekoak edo autoikaskuntza edo internet bidez egindakoak ere.
Laguntza hauek jasotzeko bi oinarrizko baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek. Lehena, zumaian erroldatuta egotea eta bigarrena, gutxienez, %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea. Horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen 100% eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik eta gainerakoek aldiz %75a.
Eskaera epeak:
- Uztailaren 1etik 15era: ohiko ikastaroak (ikasturtean zehar egindakoak).
- Urriaren 1etik 15era: udako ikastaroak eta barnetegikoak.
Bete behareko oinarriak eta baldintzak hemen
Eskaera orria hemen



