ZUMAIAKO UDALAK EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALDUKO DU UZTAILAREN 1EAN
Laguntza hauek helburu dute euskararen erabilera herritarren artean sustatu eta bultzatzea. Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak edo autoikaskuntza gisa egindakoak.
Zumaiako Udalak uztailaren 1ean zabalduko du euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea. Laguntza horien bitartez herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatu nahi du Udalak, euskara izan dadin hizkuntza nagusiena esparru guztietan.
Horiek horrela, diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira diru-laguntzen onuradun.
Horretarako bete beharreko baldintzak:
- Zumaian erroldatuta egotea
- Gutxienez, %80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
- Ikastaroa ordaindu izana
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen 100% eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik. Horietan gehienez ikastaroaren %75a ordainduko zaie. Gainerako ikasleei, ohiko ikastaroak zein edo barnetegietakoak direnean, gehienez %75a ordainduko zaie.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Diru laguntzaren eskaera orria beteta
- Nortasun Agiriaren fotokopia
- Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
- Egindako ikastaroan asistentzia %80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana
Eskaera epeak:
Lehen deialdia: uztailaren 1etik 15era
Bigarren deialdia: urriaren 1etik 15era
Interesa duen orok, HEMEN izango du eskuragarri eskaera orria, baita hau betetzeko beharrezkoak diren oinarrien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehiago ere.



