Zumaiako Udalak greba egingo du bihar
Martxoaren 29rako deituta dagoen greba orokor deialdiarekin bat egiten du Zumaiako Udalak. Beraz, egun horretan ateak itxita izango ditu Udalak. Gutxieneko zerbitzuak bermatzeko, erregistro orokorra Udaltzaingoan izango da. Espainian dekretuz onartu berri duen lan erreformaren kontra eta eskubide sozial eta laboralen alde deitu dute sindikatuek greba. Erreforma horren bidez, Espainiako Gobernuak langileen kaleratzea erraztu eta enplegua dutenen lan baldintzak eta soldata okertu nahi ditu, besteak beste. Zumaiako Udala erreforma horren aurka dago, eta ostegun honetan horregatik egingo du greba. Herritarrak ere, beren eskubideen alde greba egin, eta greba eguneko mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditu.



