Zumaiako Udalak herritarren eskura jarri ditu lorategietatik kendutako landareak

2019/10/28

Zubitxikiaren inguruko landareak aldatzen ari dira egunotan. Kendutako landareak Eusebio Gurrutxaga plazan daude gaurtik aurrera, hala nahi duten herritarrek hartu ditzaten.

Urtaro aldaketa dela eta, herriko lorategietako loreak aldatuko dituzte astean zehar, negu sasoiko landareak jartzeko. Hori dela eta, Zumaiako Udalak herritarren eskura utzi ditu lorategietatik kendutako landareak. Beheko Plazan daude landareak gaurtik aurrera.