ZUMAIAKO UDALAK HERRITARREN ESKURA JARRIKO DITU HERRIKO LORATEGIETATIK ALDATUTAKO LOREAK

2017/05/05

Datorren astearte eta asteazkenean, 10:00etatik aurrera, eskuragarri izango dira Beheko plazan.

Uda iristear dagoela, Zumaian, lorategietako loreak aldatzeari ekin diote; negukoak kendu eta uda sasoiko landareak landatzen hasi dira. Horiek horrela, datorren astearte eta asteazkenean, zumaiarrek, Beheko plazan eskuratu ahal izango dituzte, goizeko 10:00etatik aurrera, lorategietatik aldatutako loreak. Izan ere,  landare horietako asko egoera onean daude eta Udalak berrerabilpen bat eman nahi izan die.