Zumaiako Udalak herritarren eskura jarriko ditu herriko lorategietatik aldatutako loreak

2017/10/26

Datorren asteartean, 09:30etik aurrera, eskuragarri izango dira Eusebio Gurrutxaga plazan.

Negua iristear dagoela, Zumaian, lorategietako loreak aldatzeari ekin diote; udakoak kendu eta negu sasoiko landareak landatzen hasi dira. Horiek horrela, datorren asteartean, zumaiarrek, Eusebio Gurrutxaga plazan eskuratu ahal izango dituzte, goizeko 09:30etik aurrera, lorategietatik aldatutako loreak. Izan ere,  landare horietako asko egoera onean daude eta Udalak berrerabilpen bat eman nahi izan die.