Zumaiako Udalak herritarren iritzia bildu nahi du V. Berdintasunerako Plana osatzeko

2026/05/05

Herritarren iritzia jasotzeko galdetegia zabaldu du Udalak. Maiatzaren 25era arte bete ahal izango da, aurreko planaren balorazioa egin, aurrerapenak aztertu eta hobetu beharreko esparruak identifikatzeko.

Zumaiako Udalak V. Berdintasunerako Plana diseinatzeko prozesuari ekin dio. Plana behar bezala osatzeko, lehenik aurrekoaren balorazioa egin nahi du, indargune nagusiak, egindako aurrerapenak eta hobetu beharreko esparruak identifikatzeko. Horrela, berdintasun politikak indartzen jarraitu eta Zumaian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean sakontzen segitzeko asmoa du Udalak.

Herritarren iritzia ezinbestekoa da ebaluazioan, eta, horretarako, galdetegi bat prestatu du Berdintasun Sailak. Galdetegia udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Brankan, Hogarrean, Emakumeon* Etxean eta osasun zentroan bete ahal izango da, baita online ere, maiatzaren 25era arte.

> Bete galdetegia hemen.