Zumaiako Udalak Iruñeko hilketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak

2026/04/14

Hilketa salatu eta emakumearen familiari eta haren gertukoei babesa adierazi nahi die Zumaiako Udalak. Era berean, dei egiten die zumaiarrei gaur, asteartea, 19:00etan Saregile plazan egingo den protestan parte hartzera.

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Iruñean gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Urtea honetan indarkeria sexistaren ondorioz eraildako hirugarren emakumea da Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die, gaur, apirilak 14, asteartea, 19:00etan Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

WhatsApp Image 2026-04-13 at 22.16.48.jpeg