ZUMAIAKO UDALAK ITURRIA ETA UR BELTZAK ISURTZEKO EDUKIONTZI BERRIA JARRI DITU KIROL PORTUKO APARKALEKUAN

2016/07/14

Aurten ere zabaldu da Zumaiako kirol portuko aparkalekua eta berrikuntza gisa, Udalak, iturria eta ur beltzak botatzeko edukiontzi berri bat jarri ditu bertan autokarabanentzat.

Azken honek, bereziki, helburu du ingurumen jasangarriago baten alde egitea, ur beltz hauek ibaira ez isurtzeko eta horrela, honek bertan sortzen dituen kalteak gutxiagotzeko.