Zumaiako Udalak musika jaialdiaren balorazio oso ona egin du

2020/08/13

Zumaiako musika jaialdiaren balorazioa “harro egoteko modukoa” dela adierazi du Udalak. Baldintza zailetan egin arren, arrakastatsua izan da eta herritar eta eragileei esker ona adierazi nahi die Udalak.

Aurtengoan jaialdia aurreko urteetakoa baino laburragoa izan programa orekatu bat eskaini da, betiko zehar lerroak kontutan izanik: musika alor ezberdinak, Euskal Musika eta sortzaileak, dantzarentzat txokoa..

Hasiera bateko egitaraua moldatu egin behar izan da, programak aldatu eta lana egiteko erak berritu. Horregatik Udalak aipamen berezia egin nahi du herrian bertan ditugun eragileei eta haien gaitasunari: egitarau berriak, entseguetarako epe estuak, segurtasun baldintzak... guztiak kontutan izan eta kontzertu bikainak eskaini dituzte.

Aurtengoan, eta Covid-19aren egoerarekin lotuta bertako eta inguruko musikarien parte hartzea handiagoa izan da, baina horrek ez du kalitatean eragin, aspaldi erakutsia dute eta bertako musikari eta proiektuek maila izugarria.

Zenbait ekitaldietan eguraldia lagun egon ez den arren espazio berriak frogatu dira, hurrengo edizioetako hau ere interesgarria da, aipatzekoa Zumaiako musika bandak Zuloagako jardinetan programatua zuen kontzertua eguraldiaren ondorioz bertan behera gelditu behar izan zuela.

Kontzertuari hasiera eman bezain laster eguraldiak okerrera egin zuen, nahiz eta kontzertuarekin jarraitzeko erabakia hartu, berehala ikusi zen ezinezkoa zela segurtasun neurriengatik bertan behera gelditu zen.

Entzulegoaren jarrera ezin hobea izan zen, eta Musika Bandak hurbildu ziren guztiei eta Zuloaga familiari ere bere esker ona adierazi nahi die.

Udalak bereziki eskertu nahi dio entzulegoari kontzertuetara joan delako eta hainbat ekitaldietan gonbidapenak agortu zirelako, baita segurtasun neurriak mantendu dituztelako eta honek ekartzen dituen zailtasunez gain arazorik sortu ez delako.

Musikari, abeslari eta zuzendariei esker bereziak adierazi nahi dizkie Udalak, lan egiteko egoera oso berezi eta ez egoki bati aurre egin eta proposamen interesgarriak eskaini dizkigutelako.

Azkenik esker onak ere Jaialdiko laguntzaileei, Donostiako Musika Hamabostaldiari, eta Parrokiako bolondresei egindako lanarengatik bai kontzertuetan eta baita entseguetan ere.

Eta balorazioarekin batera herritarrentzat opari bat: San pedro abesbatzaren kontzertua ikusteko eta entzuteko aukera.

 https://bideoak.infosare.eus/internet/public/bideo/50011939/embed-kodea/show