Udako denboralditik kanpo ere dutxak erabilgarri izango dira hondartzetan

2015/11/11

Negu osoan dutxen zerbitzua herriko hondartzetan mantentzea erabaki du Udalak. Horretaz gain, eguraldi ona aurreikusten den asteburuetan Itzurungo komun publikoak ere irekiko dira.

Zumaiako Udalak neguan ere Itzurun eta Santiago hondartzetako dutxak martxan mantentzea erabaki du. Orain artean negu partean dutxak kendu egiten ziren hondartzetatik, baina urte osoan  dutxak martxan mantendu eta zerbitzu hori erabiltzaileei eskaintzearen alde egin du Udalak.

 

Itzurungo komunak ere irekita

Dutxez gain, Itzurungo komunak ere eguraldi ona emanda dagoen asteburutan irekitzea erabaki du Udalak. Hala, datorren asteburuan irekiko dira, lehen aldiz.