Zumaiako Udalaren abisua, adinekoei zuzendutako iruzur saiakerak direla-eta
Zumaiako udaltzainek jakin ahal izan dutenez, azken egunotan adinekoei zuzendutako iruzur saiakerak izaten ari dira herrian. Dirudienez, telefonoz deitzen ari dira Osakidetzakoak direla esanez, baina Udalak jakinarazi nahi du Osakidetza ez dela halako deirik egiten ari.
Azken egunotan telefono deiak jaso dituzte herriko zenbait pertsona adinduk (946 aurrezenbakitik). Osakidetzaren izenean deitzen dutela esaten diete, Covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiaren inguruko informazioa emateko etxean hitzordu bat eskatuz eta ordua aldatzeko inolako aukerarik eman gabe.
Horrekin lotuta, eta Osakidetzarekin harremanetan jarri eta gero, Zumaiako Udalak herriko adinekoei ohartarazi nahi die Osakidetza ez dela halako hitzordurik eskatzen ari.
Beraz, norbaitek telefonoz edo tinbrea jota etxean hitzordu bat eskatuz gero, aterik ez zabaltzeko gomendioa eman nahi du Udalak.