Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak betetzeko bosgarren probaren behin-behineko emaitzak argitaratu ditu Polizia eta Larrialdietarako Akademiak

2017/11/30

Aurrera doa Zumaiako Udaleko 3 udaltzain postuak behin betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiak zuzendutako hautaketa prozesua eta bide horretan, argitaratu berri ditu bosgarren probaren (elkarrizketa pertsonala) behin-behineko emaitzak. Horrekin batera, udaltzain gisa egindako lanen behin-behineko balorazioa ere argitaratu du. Erreklamazioak aurkezteko azken eguna azaroaren 30a izango da (24:00ak arte).