Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak betetzeko euskararen ahozko probaren behin-behineko emaitzak eta oposizio lehiaketa gainditu duten lagunen behin-behineko zerrenda argitaratu ditu Polizia eta Larrialdietarako Akademiak

2017/12/04

Aurrera doa Zumaiako Udaleko 3 udaltzain postuak behin betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiak zuzendutako hautaketa prozesua eta bide horretan, argitaratu berri ditu euskarazko ahozko probaren behin-behineko emaitzak. Erreklamazioak aurkezteko azken eguna abenduaren 5a izango da (24:00ak arte). Horrez gain, behin betiko egin ditu bosgarren probaren (elkarrizketa pertsonala) eta Udaltzain gisa egindako lanen balorazioak eta oposizio lehiaketa gainditu duten lagunen behin-behineko zerrenda argitaratu du.