Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak betetzeko frogen behin-behineko emaitzak argitaratu ditu Polizia eta Larrialdietarako Akademiak

2017/11/03

Aurrera doa Zumaiako Udaleko 3 udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiak zuzendutako hautaketa prozesua eta bide horretan, argitaratu berri ditu atzo bertan egindako froga guztien behin-behineko emaitzak. Horrekin batera, zabalik gelditzen da erreklamazioak aurkezteko epea eta azken eguna azaroaren 5a izango da (00:00ak arte).