Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak betetzeko hautaketa prozesuko euskararen idatzizko probaren data eta bosgarren probaren egutegia

2018/10/10

Aurrera doa Polizia eta Larrialdietarako Akademiak Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko abiarazitako hautaketa prozesua. Oraingo honetan, publiko egin ditu eusararen idatzizko proba egiteko data eta horrekin batera baita bosgarren proba (aurrez aurreko elkarrizketa) egiteko egutegia. Horrez gain, hautaketa prozesuko parte hartzaileek orain arte udaltzian gisa eskainitako zerbitzuen zerrenda publiko egin du eta behin erreklamazio epea amaituta, laugarren probako behin behineko emaitzak behin betiko bilakatu ditu.