Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak betetzeko laugarren frogaren behin-behineko emaitzak argitaratu ditu Polizia eta Larrialdietarako Akademiak

2017/11/15

Aurrera doa Zumaiako Udaleko 3 udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiak zuzendutako hautaketa prozesua eta bide horretan, argitaratu berri ditu laugarren frogaren (froga fisikoa) behin-behineko emaitzak. Horrekin batera, zabalik gelditzen da erreklamazioak aurkezteko epea eta azken eguna azaroaren 16a izango da (12:00ak arte).