Zumaiako Udaleko lanpostuen zerrendan hutsik geratuko den ikastetxeko atezainaren lanpostua oposizio-lehiaketa irekia abian da
Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 25a (14:30ak arte) izango da.
Lanaldi osoko eta aldi baterako izendapena izango duen ikastetxeko atezain bat aukeratzeko oposizio-lehiaketa prozesua abiatu du Zumaiako Udalak. Hain zuzen ere, ikastetxeko atezainaren lanpostua irailaren bukaeran hutsik geldituko denez, hautaketa prozesua zabaldu da.
Hautatze jardunbidea, oposizio-lehiaketa izango da eta oinarriak argitaratu dira (Oinarriak osorik ikusteko klikatu hemen).
Lanpostua betetakoan, ariketa baztertzaileak gainditu dituzten gainerako hautagaiekin osatutako zerrenda, lanpostu berdinetako edo ezaugarri antzekoak dituzten lanpostuetan aldi baterako beharrak betetzeko erabili ahal izango da.
Parte hartzeko baldintzak
a) Europako Batasuneko estatu kideetakoren bateko herritarra izatea, Europako Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako tratatu nazioartekoen bertutez langileen zirkulazio librea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarra izatea edo Espainian legezko bizilekua duen atzerritarra izatea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 7/2007 Lege apirilaren 12koak 57. artikuluan xedatzen duenaren arabera.
Halaber hartu ahalko dute parte espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatu kide batzuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haren eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere era berean, zuzenbidez bananduak ez badaude, baldin eta hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, urte gehiagoko adina izanda ere, haien dependentziadunak badira.
b) Hamasei (16) urteak beteak izatea eskabidea aurkezteko epea amaitzen den egunean eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
c) Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutxienez eskolaritate-egiaztagiria tituluaren jabe izatea edo eskuratzeko eskubideak ordaindurik edukitzea.
d) 2. Hizkuntza eskakizuna edo parekidearen jabe izatea. Instantziarekin batera titulua aurkezten ez dutenek, hautaketa prozesuan zehar egingo diren frogen bitartez gaitasun hori egiaztatzeko aukera izango dute.
e) Lanpostuen berezko egitekoak behar den bezala betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Honako hau dagokion unean egiaztatu beharko du proposatutako hautagaiak.
f) Diziplinazko auzibide bidez zerbitzutik apartatua ez egotea, Administrazio Publikoei edo konstituzio-organoei nahiz autonomia-erkidegoetako estatutu organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren bidez gaitasungabetze erabatekoan edo berezian ez aurkitzea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko, ez eta lan kontratuko enplegatuen kasuan, zerbitzutik apartatu edo gaitasungabetu duten lanpostuan langileak zituen eginkizunen antzekoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, gaitasungabetua edo horren pareko egoera batean ez aurkitzea, eta bere estatuan egoera berean egonda, enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko santziorik edo horren parekorik jasoa ez izatea.
g) Enplegatu publiko bihurtzea eragotziko dion bestelako ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez izatea, dagozkien legezko xedapenak ezarritako baldintzetan.
Lanpostuaren funtzioak
1.- Eraikinaren zaintzarekin lotutako lanak egitea:
— Eskola ireki eta ixtea eta erabiltzeko prestatzea, berogailua, segurtasun gailuak; alarmak, sute babeserako gailuak eta bestelakoak, argiak, txorrotak eta abar, piztu, erregulatu eta itzaltzea, eta horietan sortzen diren matxurak konpontzea edo berak ezin badu, dagokionari abisua pasatzea.
— Eraikinak eta instalazioak zaintzea, sarrera irteerak bereziki, kanpotik datozenei pertsonak eta dependentziak aurkitzeko informazioa ematea. Eraikin eta instalakuntzen giltzen kontrola eta ardura hartzea.
— Irakaslerik edo eskolako langilerik ez dagoenean telefono deiak hartzea eta horiek bideratzea.
2.- Eraikinaren mantenuarekin lotutako lanak egitea:
— Elektrizitate lanak egitea: Bonbilla, fluoreszente, fusible, entxufeak aldatzea, edo eta konpontzea, eta oro har, lagun batek egin ditzakeen elektrizitate lan guztiak egitea. Bakarrik egin ezinekoak direnean udaleko herri langileen buruari jakinaraztea.
— Iturgintza lanak egitea: Txorrotak konpontzea, komunetako butxadurak, ur jarioak eta oro har, lagun batek egin ditzakeen lan guztiak egitea. Lan handiagoak direnean, bakarrik egin ezinekoak, udaleko herri langileen buruari jakinaraztea.
— Igeltserotza lanak egitea: Zenbati arrakala txiki, eroritako azulejoak jartzea eta lan handiagoetarako udaleko herri langileen buruari jakinaraztea.
— Margotze lanak egitea; altuera txikiko lanak direnean eta bakarrik egiteko modukoak direnean, paretak lixatu eta margotzea. Gainerakoan, bakarrik egin ezin dituen gauzetarako udaleko herri langileen buruari jakinaraztea.
— Arotz lanak egitea; ate, leiho eta pertsianak egoera onean mantentzeko lanak egitea eta bakarrik egin ezin dituenean udaleko herri langileen buruari jakinaraztea.
— Lokalak moldatu eta egokitzea, ekipamenduak garraiatuz eta ipiniz (arbelak, apalak, mahaiak, aulkiak) eta altzariak egokitu, konpondu eta egoera onean mantentzea.
— Eraikinaren mantenurako behar den materiala eta tresneria zaindu eta egoera onean mantentzea, eta falta dena udaleko herri langileen buruari eskatzea.
— Eskolako patioak eta eraikin guztia oro har, garbi mantentzen direla ziurtatzea, garbitzailea pasatu bitartean umeentzat kaltegarri edo arriskugarri izan litezkeen gauzak jasotzea (zigarrokinak, txakur kaka, kristalak).
— Aipatutako lan guztiak egiteko behar diren bitarteko neurriak garraiatu, muntatu eta erabiltzea (eskailera, aldamio) bai eta lanak egiteko behar diren segurtasun neurria guztiak hartzea ere.
— Aurretik aipatutako lanek eta oro har eraikinaren mantenuko lanek tartea uzten duten neurrian, fotokopiak, koadernaketak eta antzeko lanak egitea.
— Kudeaketa txikiak egitea (Udala, posta, beste zentroak).
— Horrez gain, eskolako zuzendaritzak agindutako beste edozein zeregin beti ere eskolarekin loturikoa bada. Bai eta hemen aipatu ez arren, bere lanpostuarekin bat datorren beste edozein zeregin ere.


