Zumaiako Udaleko udaltzain postu bat behin-betiko izaeraz betetzeko lehen, bigarren eta hirugarren proba deialdiak argitarau dira

2019/06/05

Hiru probak datorren ekainaren 15ean egingo dira, goizeko 8:15ean hasita, Bilbao Exhibition Center (BEC) egoitzako instalazioetan (Ronda de Azkue, 1, Ansio-Barakaldo). Horrekin batera, prozesuan onartu eta baztertuak izan diren pertsonen behin betiko zerrenda eta laugarren probarako informazioa ere argitaratu ditu Polizia eta Larrialdietarako Akademiak.