Zumaiako Udaleko udaltzain postu bat behin-betiko izaeraz betetzeko Polizia eta Larrialdietarako Akademiaren 2019ko deialdia argitaratu da

2019/04/15

Zumaiako Udalak Polizia eta Larrialdietarako Akademiarekin sinatutako hitzarmena dela-eta, azken erakunde honek garatuko du 2019an ere lan eskaintza honen deialdi zein prozesua. Hautaketa-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean ww.arkauteakademia.eus eskura dagoen eredu ofizial eta normalizatuan aurkeztuko dira. Eskabidean adieraziko da zein hizkuntzatan (euskaraz edo gaztelaniaz) egin nahi diren oposizio-faseko ariketak. Eskabideak egiteko epea zabalik egongo da apirilaren16tik maiatzaren20a arte.