Zumaiako XXVI. Ikurriña dela-eta aparkamenduak mugatuko dira igandean

2011/07/29

Datorren igandean, uztailak 31, estropadak izango dira herrian eta ibilgailuek aparkamendua mugatuta izango dute Amaia plazan eta moilan.

Zumaiako XXVI. Ikurriña eta Diario Vasco bandera jokatuko dira igande honetan eta 07:15etatik aurrera ezin izango da ibilgailurik utzi Amaia plazako hainbat lekuren bueltan, ezta plaza horren aurrean dagoen moilan ere.

Eusko Tren eta San Miguel ligarako puntuagarriak izango diren saioak 12:00etan hasiko dira herriko arraun eremuan. Lehenengo emakumezkoek jokatuko dute estropada eta ondoren, gizonezkoek.