Zumaian euskaraz erosi eta saltzeagatik saria
Pepi Gutierrez eta Sartaia izan ziren zozketako irabazleak, eta gaur jaso dituzte sariak Udaleko arduradunen eskutik.
Zumaiako bezeroek eta merkatariek erantzun bikaina eman diote Euskara Zerbitzuak azaroan egindako deialdiari; izan ere, 271 paper jaso dituzte turismo bulegoan, aurrez euskararen adierazgarria daukaten dendetan zigilua jarrita. Esku-orriak eraman zituzten herritarrek txartel-zorro bana jaso zuten opari.
Euskararen egunean egin zen zozketa, abenduaren 3an, eta irabazleak hauek izan dira: Pepi Gutierrez bezeroen artean eta Sartaia merkatarien artean. Bakoitzak txartel bana jaso du, bi lagunentzako afaria Talaipe jatetxean. Zorionak!
Euskara Zerbitzuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten bezero eta merkatari guztiei, eta Zumaian urte guztian euskaraz erosi eta saltzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.



