Zumaian janarien saltokiak jartzea arautuko duten oinarriak zehaztu ditu Udalak

2019/10/30

Ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko hiru lizentzia emango dira; txurroak jartzeko bi; eta gaztainak saltzeko beste bi. Eskaera udaletxean aurkeztu beharko da eta esleipena zozketa bidez egingo da.

Zumaian egun berezietan jartzen diren janari-ibilgailuak ahalik eta era egokienean arautzeko asmoz, baimenen esleitzeko oinarriak zehaztu ditu Udalak, 2020, 2021, 2022 eta 2023. urteetarako.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hurrengo egunean zenbatzen hasita, hamabost egun naturaleko epean aurkeztu daitezke eskaerak Zumaiako udaletxean.

Araudi honek, salmenta jarduera horiek egun konkretuetara mugatzen ditu. Ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko hiru lizentzia emango dira; txurroak jartzeko bi lizentzia; eta gaztainak saltzeko beste bi lizentzia. Esleipena zozketa bidez egingo da.

Informazio gehiagorako:

Janari salmenta arautzen duten oinarriak

Janari salmenta arautzen duten oinarriak (laburpena)