Zumaian jazotako lan istripuaren harira, Udalaren adierazpena

2026/01/30

Zumaiako Udalak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie Zumaian lan istripuan hildako langileren senitarteko eta lagunei, eta enpresako gainontzeko langileei. Halaber, lan osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak indartzeko beharra azpimarratzen du. Horrekin batera, heriotza salatzeko antolatutako diren protestetan parte hartzera deitzen ditu herritarrak.

Gaur arratsalde hasieran langile bat hil da Zumaian, makina baten mantenu lanetan ari zela xafla bat gainera erori zaionean. Zumaiako Udalak gertaera hau gogor salatu nahi du, eta bere elkartasuna eta babes beroena adierazi nahi dizkie hildako langileren senitarteko eta lagunei, baita enpresako gainontzeko langileei ere. 2026. urtean Euskal Herrian lan istripuz hiltzen den laugarren langilea da.

Guztiaren gainetik ekidin beharra daude lan istripuak. Horregatik, Udalak ezinbestekotzat jotzen du lan osasunari eta segurtasuna bermatzeko neurriak indartzea eta bermatzea, baita lan arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere. Hau guztiagatik, erakunde eta enpresa guztiei eskatzen die lan arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko konpromiso irmoak hartu ditzatela.

Era berean, Zumaiako Udalak datozen egunetan lan istripu hau salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei.