Zumaian jokatuko den kimu eta haur-kategorietako txirrindularitza probak eragina izango du trafikoan

2026/06/05

16:00etatik 17:30ak ingurura arte itxiko dute Txikierdiko biribilgunea eta Fielatoa lotzen dituen errepide zatia. Inguruko kaleetako bizilagunek ibilgailuak atera eta sartzeko, tarte batez zabalduko dute Axular ibiltokia.

Kimu eta haur kategorietako txirrindularitza proba jokatuko da bihar Zumaian eta inguruko errepideetan. Lasterketak eragina izango du trafikoan: Udaltzaingoak jakinarazi du errepidea ibilgailuentzat itxiko dutela Txikierdiko biribilgunetik Fielatora artean, 16:00etatik 17:30ak bitarte.

Axular ibiltokiko, Bidabeazpiko, Bonbillobeko, Bidezarretako eta Jadarreko bizilagunek ibilgailuak mugitzeko tarte batez zabalduko dute errepidea, 16:45 eta 17:00ak artean.