ZUMAIAN ZAINDUZ DIAGNOSTIKOAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZA ESKATU DU UDALAK

2016/11/02

Zahartzaroan eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza lanak aztertzeko Udalak abuztuan emandako bekaren baitan, ikerketa eta diagnosi sakon bat lantzen ari da bekaren arduraduna.

Zumaian Zainduz izenpean, diagnosi honek helburu du Zumaiako egungo zainketa lanen gizarte antolaketa ezagutu eta aztertzea eta hau ahalik eta zehatzena izan dadin, Udalak, herriko zaintzaileen bizipenak ezagutzeko laguntza eskatu du. Prozesu honetan parte hartu ahal izateko, zerbitzu hau eskaintzen duten pertsonek  zumaianzainduz@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 943 865025 telefonora deitu ahal izango dute.