Zumaiara etorri daitezken errefuxiatuak hartzeko lehen pausoak ematen hasi da Udala

2015/10/02

Azken plenoan (iraileko ohiko plenoan) “Siriako eta beste herrialde batzuetako gatazka politiko eta militarretatik ihes egiten duten pertsona errefuxiatuak hartzeko prestutasuna” adierazi zuen, eta, bide horretan, Siriako gerratik ihesi datozenak era koordinatuan hartzeko informazioa jaso eta eman beharreko pausoak ematen ari da Udala.

 

 

Aste honetan, emeregentzia planaren eta errefuxiatuen inguruko bilera egin zuen Udalak herritarrekin. Bertan izan zen Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea ere. Hark azaldu zuenez, ez dute informazio zehatzik gaiaren inguruan. Hala ere, beraien kalkulu batzuk eginak dituzte, eta dakitenera arteko informazioa azaldu zuen. Dituzten datuen arabera, datozen bi urteotan 1.000 inguru errefuxatu etorriko dira Euskal Autonimia Erkidegora. Hala ere, garbi utzi nahi izan zuen, Eusko Jaurlaritza ez dela sartuko kupo eta persona kopuruen eztabaidan, elkartasunez eta arduraz jokatuko dutela,  baliabideen araberako plana eskainiz.

 

Oier Korta Alkateak azaldu zuen, Eudelen bidez Udalei errefuxiatuak hartzeko eskaini ditzaketen baliabideen inguruko informazioa eskatu dietela. Zumaiako Udalak, lehen pauso horretan San Juan Egoitzaren ondoan dagoen etxea eskaini du. 5 logela bikoitz, sukaldea, komuna eta bestelakoak ditu, eta familia handientzako egokia izan daiteke.