Zumaiarrak zinemako protagonista datorren hilaren 8an

2018/06/06

Datorren ostiralean, hilak 8, 3 laburmetrai eskainiko dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera Aita Mari zineman. “Azken muxua”, “Robarte una noche” eta “¿Quieres que hoy te bese?” dira hiru film laburren izenburuak eta berezitasun gisa, aktore zumaiarrak izango dituzte protagonista.

“Azken muxua” deituriko laburmetraia Telmo eta Elena Irureta zumaiarrak ditu protagonista. Filmaren funtsa da ikuslea gogoeta egitera bultzatzea. Horrela, protagonistaren eskutik, bere bizitzaren berri ezagutu ahal izango dugu. Nor da? Zer egiten du emakume batekin auto batean? Nor da emakume hori? Nora doaz? Zertara? Zergatik?

“Robarte una noche” filmaren kasuan, Miren Ibarguren eta Telmo Irureta dira protagonistak. Hiru egunetan filmatu zen Donostian eta egoera bitxi batean topatu eta ezagutzen diren bi lagunen historia pertsonala kontatzen du.

Azken larbumetraia, “¿Quieres que hoy te bese?” film laburra Iker Arce eta Miriam Ortegak zuzendutakoa da eta  Goiatz Aguado zumaiarra du protagonista. Bizkaian filmatutakoa da eta muturreko egoera batek neskatila batengan eragindako ondorio gordinak islatzen ditu. Filma txuri beltzean proiektatuko da eta 14 urtetik gorakoentzat dago gomendatua. Horri lotuta, beraz, 14 urtetik beherako haurrik etorriko balitz,  heldu batez lagunduta joatea gomendatzen da.